pdf

Enperatrizaren soineko berria

Eztabaidarako gaiak:

1. Belaunaldi haustura

Feminismoan belaunaldi eten bat gertatu dela baieztatzen dugu: 60ko hamarkadan sortutako feminismoaren eta azkenaldian beste gizarte mugimenduei atxikita agertzen ari den feminismoaren artean elkarrezagutza eta onespen eza ikusten da. Belaunaldien arteko haustura honek ez du feminismoa ahuldu eta eztabaida eskastu besterik egiten.

2. Instituzionalizatzea eta gordezaletasuna

Orain urte batzuk iraultzaile eta alternatibo gisa jaio ziren diskurtso eta praktika feministak gaur egun esparru jakinetan instituzional, erosotu, atzerakoi, eta aldarrikapen gutxikoak bihurtzen ari dira. Bada diskurtso teoriko garrantzitsu bat, baina diskurtso hau ez da egungo sistema sozial, politiko eta ekonomikoa ezbaian jartzera iristen, eta aitzitik, sistema honi egokitzen zaio. ( Honez gain, ez da diskurtso honen gaineko praktika burutzen ).

3. Aniztasunaren eta norberaren esperientziaren iruzurrak

Mugimendu feministak aniztasunaren onarpen prozesu bat burutu du bere barnean, eta honi egoki eta txalogarri deritzogu. Baina emakume mugimendua mugarik gabe hedatzerik ba ote ?, alde baterako zabalpenak bazterketa badakar beste aldetik, zeri eman behar zaio lehentasuna ?

Feminismoaren beste ezaugarri nagusi bat abiapuntu gisa norberaren esperientzia hartzea da. Kontuan izan behar da esperientzia gizarte mailan eraikitzen dela eta pertsona bakoitzak barneratutako baloreen eta gizarteak ematen duen onespenaren arabera hierarkizatzen dela. Lesbiana izatea estigma bat denez, eta hortaz, lesbianismoari atxikitako autoestima eskasia oso handia denez, maiz ikusten da mugimendu feministaren barruan eta baita lesbiana kontzientzia duten emakumeen artean ere, lesbianen inguruko kontuak jakintzat jotzen direla edota bigarren maila batera eramaten direla.

4. Beste iruzur bat: asanblada era eta botere harremanak

Egia al da gure antolaketa benetan asanblearioa, berdinzalea eta ez-hierarkizatua dela? Zer egiten dute agintearekin berau eskuratu duten emakumeek?. Botere bihurtzen al dute?.Feministak al dira botere harremanak?.

5. Feminismoaren eta lesbianismoaren arteko harremanak

Lesbianok harreman heterosexualei lotutako eskubideen alde borrokatu dugu, dibortzioa eta abortoa esate baterako. Eskubideen aldarrikapena beharrezko akatsa delakoan bagaude ere, gaur egun, oraindik ere, lesbianon eta heterosexualen legezko berdintze baten alde borrokatu beharrean gaude. Zein da feminismoaren eginkizuna borroka honetan?

Grup de Lesbianes Feministes

www.lesbifem.org

2000